Tailerretan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik

Ataria 2016ko urriaren 3a

Autodefentsa feminista tailerrean parte hartzeko plaza libreak daude oraindik, baita erremedio eta kosmetika naturalen tailerretan ere.

Autodefentsa feministari dagokionez, saioak izango dira urriaren 8an eta abenduaren 17an. 7 € balio du pertsonako, eta Emagin elkarteak emango du prestakuntza.

Horretaz gain, erremedio eta kosmetika naturalak tailerretarako ere izena emateko aukera dago oraindik. Irakaslea Clara Gutierrez Arana izango da eta saioak urriaren 15ean (larunbata), azaroaren 27an (igandea) eta abenduaren 10ean (larunbata) izango dira,  8:30etatik 14:00etara. Hiru saioetara joan behar du izena ematen duenak, eta haurrekin ere joan daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!