Ostiralean bukatuko da ikastaro eta tailerretan izena emateko epea

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 27a, 11:42

Herritarren interesak jaso ondoren, zehaztu dituzte Orendainen aurtengo ikasturterako ikastaro eta tailerren eskaintzak. Orokorrean datorren astean hasiko dira ikastaroak, eta izena eman nahi duenak aste honetan du horretarako aukera.

Yoga ikastaroa asteartetan izango da, 16:30etik 18:00etara, eta urriaren 4ean hasiko da. Prezioa 30 euro izango da. Zunba ikastarorako bi talde zehaztu dira. Lehenengoa astearte eta ostegunetan bilduko da, 20:30etik 21:30era, eta urriaren 4ean hasiko da. Bigarren taldea astelehen eta asteazkenetan elkartuko da, 18:00etatik 19:00etara, eta urriaren 3an hasiko da. 45 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak.

Josteko ikastaroan ere bi talde izango dira. Lehenengoa astelehenetan elkartuko da, 17:30etik 19:30era, eta urriaren 10ean hasiko da. Bigarrengoa asteartetan elkartuko da 09:00etatik 11:00etara, eta urriaren 4ean hasiko da. 15 euro ordaindu behar dira hilero. Antzerkia asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era izango da, eta urriaren 5ean hasiko da. Prezioa 22,50 eurokoa da. Euskara ikastaroa asteartetan 09:30etik 10:30era izango da, urriaren 4ean hasiko da eta 10 euro ordaindu behar da hilean.

Trikitia eta panderoa astearte edo ostegunetan izango da, ordubeteko saioak, 18:15ak eta 21:15ak bitartean. Hasiera urriaren 4ean izango da. Trikitia saioko 9 euro ordainduko da eta panderoa 8 euro. Argazkigintza asteazkenetan 19:30etik 21:00etara izango da, urriaren 5ean hasiko da eta ikasleko 40 euro ordainduko dira.

Bi tailer ere antolatu dira. Batetik, autodefentsa feministarena. Urriaren 8ean edo abenduaren 17an izango da, eta 08:45etik 14:00etara egingo da. Prezioa 7 eurokoa izango da. Beste tailerra erremedio eta kosmetika naturalena izango da eta hiru saio izango ditu: urriaren 15, azaroak 27 eta abenduak 10. 08:30etik 14:00etara egingo dira saioak, eta bakoitzeko 40 euro ordainduko dira.

Beste hainbat jarduera ere antolatu dira, parte hartzea doakoa dena. Adinekoen topalekua astelehen eta asteazkenetan izango da, 16:00etatik 17:30era, eta urriaren 3an hasiko da. Umeen ludoteka, 3 urtetik gorakoentzat, asteartea eta ostegunetan izango da, 16:15etik 18:15era, eta urriaren 4ean hasiko da. Bestalde umeen hezkuntza eta adimen emozionalari buruzko hitzaldiak egingo dira eta irekiak izango dira nahi dutenentzat. Azkenik, informatikari dagokionez, KZgunearen ikastaroak egongo dira, eta interesa dutenek eskaera orria bete behar dute prestakuntza zehaztuz urriaren 28rako.

Ikastaro eta tailerretan izena emateko epea ostiralean, irailak 30, bukatzen da, eta udaletxean, teknikariaren bidez edo posta elektronikoz egin daiteke. Plaza kopuruak ez badira betetzen aukera izango da aurrerago ere izena emateko. Udaletik hiru hilabeterako konpromisoa eskatzen dute izena ematerakoan. Zenbait ikastaroetako prezioak gutxi-gorabeherakoak dira, eta taldea osatzerakoan jakingo da kopuru zehatza.

Informazio gehiago hemen irakur daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!