Hainbat ohar zabaldu ditu orriarekin batera udalak: zerrendan egoteak ez du esan nahi ikastaro guztiak antolatuko direnik; ikastaroa egiteko gutxienez bost parte-hartzaile behar dira; eta orria izena emateko dela azaldu du udalak, matrikula orria egingo diren ikastaroak zehazten direnean jasoko dute herritarrek.
Iaz bezala, udalak herritarrei hilean %75eko laguntza eskainiko die ikastaroetan parte hartzeagatik, beti ere klaseen %75eko bertaratzea badago hilabete bakoitzean. Urte osoan herritar bakoitzak jaso dezakeen gehienezko laguntza 200 eurokoa da. Matrikulak osorik bete behar dira, hau da, urte osokoek ekaina arte eta hiru hilabetekoek zehaztutako iraupena. Matrikulan baja emateko soilik osasun arazoa edo zaintza egin beharra onartuko dira salbuespen gisa. Orria beteta udaletxera eramateko azken eguna irailaren 12a da.