Andra Mari jaiak 2016

Itzalean jarri eta txotx

Eneritz Maiz 2016ko abuztuaren 15a

Festen bigarren eguna indartsu hasi dute orendaindarrek. Beroari aurre egiteko itzala bilatu dute, eta egarria asetzeko sagardoa.

Pintxoak lagun hartuta sagardo ezberdinak dastatu dituzte bertaratu direnek. Arratsaldean herriko umeen kirol erakustaldia izan dute, eta zahagi ardoak elkartuko ditu mahaiaren bueltan herritarrak nahiz kanpotarrak. 22:30ean, berriz, pilota partidak izango dira: Saralegi - Garmendia vs. Urretabizkaia - Telletxea.

Eguna bukatzeko, berriz, herriko trikitilarien emanaldia izango da plazan.

 ABUZTUAK 16, BIHAR

12:00. XXIV. Txirrindulari proba.

14:30. Herri bazkaria Eltxo elkartean.

16:30. Herriko XIV. Toka txapelketa.

16:30. Zirku tailerra Zirika Zirkusen eskutik, eta puzgarriak.

20:30. Patata tortilla lehiaketa.

22:30. Erramun Martikorena eta Txintxarri Abesbatza.

00:00. Eltxoek harriari buelta ematea.

Segidan. Unsain taldearen kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!