Andra Mari jaiak 2016

Haurrek hasi dute festa Orendainen

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 14a

Goizean bota dute gazteen txupinazoa Orendainen eta ondoren, areto futboleko 3x3 txapelketa jokatzeko aukera izan dute herriko txikienek. Goizeko 11etan hasi dute festa gaztetxoek baina txupinazo ofiziala arratsaldeko 20:00etan jaurtiko da.

Gaurtik hasi eta asteartera bitarte luzatuko dira festak Orendainen, Andra Mari Eguna, Umeen Eguna, eta Elkartasun Eguna. Hona hemen egitaraua:

ABUZTUAK 14, IGANDEA

11:00. Haurren txupinazoa, eta 3x3 areto futbol txapelketa.

Ondoren. Bazkaria.

16:00. Ume jolasak.

20:00. Txupinazoa.

21:00. Saiheski jatea (5 euro).

Ondoren. II. Binakako lokotx bilketa herrikoia.

23:30. Huntza taldearen kontzertua.

 

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA

11:15. Meza.

12:30. Sagardo dastaketa.

18:00. Herriko umeen herri kirol erakustaldia.

Jarraian. Herriko herri kirol taldearen erakustaldia.

20:00. Zahagi ardoa.

22:30. Pilota partidak: Saralegi - Garmendia vs. Urretabizkaia - Telletxea.

Ondoren. Herriko trikitilarien emanaldia.

 

ABUZTUAK 16, ASTEARTEA

12:00. XXIV. Txirrindulari proba.

14:30. Herri bazkaria Eltxo elkartean.

16:30. Herriko XIV. Toka txapelketa.

16:30. Zirku tailerra Zirika Zirkusen eskutik, eta puzgarriak.

20:30. Patata tortilla lehiaketa.

22:30. Erramun Martikorena eta Txintxarri Abesbatza.

00:00. Eltxoek harriari buelta ematea.

Segidan. Unsain taldearen kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!