Badelako zer ospatua

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 23a

Irudian, 2015ean Orendainen jaiotako lau haurrak euren gurasoekin

Orendaingo Sorginak taldeak antolatuta Zarena Zarelako festa ospatzen ari dira gaur;2015ean jaiotako herritarrei ongi etorria emateko festa egin dute arratsaldean

Zarena Zarelako festan gauza onak esan eta eskertzea dute helburu. Izan ere, uste dute badela zer ospatua eta badituztela gauza onak eskertzeko. Aste honetan ospatu berri duten San Sebastian egunean jada egin zieten omenaldia herriko emakume batzuei eta gaur arratsaldeko festan 2015ean jaiotako herritarrak izan dira protagonista: Uxue, Izar, Enara eta Araitz. Horretarako arpegiak margotzeko aukera, argazkiak ateratzekoa, jolastekoa eta meriendatzekoa ere izan dute. Eta jaio berriek oroigarri polit bat jaso dute Sorginak taldeko kideen eskutik.

19:30ean izango du jarraipena festak poteoa egingo da Orendaingo ostatuan eta gero afaria Eltxo elkartean. 70 pertsona elkartuko dira afaltzen. Festarekin jarraitzeko musika izango dute Xapre trikitilaria, musika talde bat eta karaokea ere izango baitituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!