Orendaingo jaiak 2015

Orendaingo igoera bizikletan

Andoni Uzkudun

Txirrindulari lasterketak egon dira gaur goizean Orendainen. Gazteenak herrian zehar ibili dira eta helduak berriz Alegitik igo behar izan dute.

Sailkapena helduak:

1. Antton Labaka 13'33''

2. Aimar Agirresarobe 13'39''

3. Unai Agirre 13'52''

 

Gaurko egitaraua:

ABUZTUAK 16, IGANDEA
ELKARTASUN EGUNA
12:00. XXIII. Txirrindulari proba.
14:30. Herri bazkaria Eltxo Elkartean.
16:30. Herriko XIII. Toka Txapelketa.
Jarraian. Haur animazioa futbol zelaian.
20:30. Patata tortilla lehiaketa.
22:30. Petti bakarlariaren kontzertua.
00:00. Eltxoek harriari buelta ematea, eta Unsain taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!