Orendaingo jaiak 2015

Sagardo dastaketa gaur eguerdian Orendainen

Ataria 2015eko abuztuaren 15a

Sagardo ezberdinak probatzeko aukera izan dute Orendaingo frontoira gerturatu direnek sagardo dastaketara, jende asko gerturatu da bertara.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
ANDRA MARI EGUNA
11:15. Meza.
Ondoren. Dantzariak.
12:30. Sagardo dastaketa, erromeriaz alaituta.
18:00. Herriko umeen herri kirol erakustaldia.
Jarraian. Herriko herri kirol taldearen eskutik, bi taldeen arteko lehia.
20:00. Frontoian:
• Pala partida:  Esnaola-Tolosa / Agirre-Ontsalo.
• Pilota partida: Garmendia-Elordi / Erasun-Urretabizkaia.
21:00. Zahagi ardo herrikoia.
22:30. Bertsolariak: Mikel Artola eta Adur Gorostidi + Trikitia.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
ELKARTASUN EGUNA
12:00. XXIII. Txirrindulari proba.
14:30. Herri bazkaria Eltxo Elkartean.
16:30. Herriko XIII. Toka Txapelketa.
Jarraian. Haur animazioa futbol zelaian.
20:30. Patata tortilla lehiaketa.
22:30. Petti bakarlariaren kontzertua.
00:00. Eltxoek harriari buelta ematea, eta Unsain taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!