Orendaingo jaiak 2015

Haurren Eguna jaiak hasteko

Ataria 2015eko abuztuaren 14a

Andra Mari jaiak hasi dituzte Orendainen, gaur. Umeen Eguna izan dute eta txupinazoa ere haurren esku utzi dute. Ondoren, 3x3 areto futbol torneoa egin dute. Eguna Mozorro Gauarekin bukatuko dute, eta berriz ere botako dute suziria. Kupela taldeak alaituko du gaua.

ABUZTUAK 14, OSTIRALA
UMEEN EGUNA
11:00. Haurren txupinazoa eta 3X3 areto futbol torneoa.
Gero. Bazkaria
15:00. Ginkana
17:00. Eskulan tailerra.
MOZORRO GAUA
20:00. Txupinazoa.
21:00. Saiheski jatea (5 euro).
22:30. Kupela taldea.

ABUZTUAK 15, LARUNBATA
ANDRA MARI EGUNA
11:15. Meza.
Ondoren. Dantzariak.
12:30. Sagardo dastaketa, erromeriaz alaituta.
18:00. Herriko umeen herri kirol erakustaldia.
Jarraian. Herriko herri kirol taldearen eskutik, bi taldeen arteko lehia.
20:00. Frontoian:
• Pala partida:  Esnaola-Tolosa / Agirre-Ontsalo.
• Pilota partida: Garmendia-Elordi / Erasun-Urretabizkaia.
21:00. Zahagi ardo herrikoia.
22:30. Bertsolariak: Mikel Artola eta Adur Gorostidi + Trikitia.

ABUZTUAK 16, IGANDEA
ELKARTASUN EGUNA
12:00. XXIII. Txirrindulari proba.
14:30. Herri bazkaria Eltxo Elkartean.
16:30. Herriko XIII. Toka Txapelketa.
Jarraian. Haur animazioa futbol zelaian.
20:30. Patata tortilla lehiaketa.
22:30. Petti bakarlariaren kontzertua.
00:00. Eltxoek harriari buelta ematea, eta Unsain taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!