‘Urki’ Gipuzkoako Txapelketaren finalean

Asier Imaz 2015eko ekainaren 15a

Finala uztailaren 5ean jokatuko da Aian, hilerriko ondoko belardian.

Gipuzkoako Sega Txapelketa asteburuan jarri zuten martxan, aurre kanporaketarekin. Bertan sei segalari aritu ziren lehian, eta horietatik lauk lortu zuten finalerako txartela. Jexuxmari Ormaetxea Urki izan zen ordu t'erdiko lanean belar gehien ebaki zuena. Finala uztailaren 5ean izango da, 12:00etan Aian, hilerri ondoko belardian. Orendaindarrarekin batera Iban Pardo, Igor Esnaola eta Julen Gabirondo ariko dira lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!