Hauteskundeak 2015. Emaitzak

EH Bilduk 82 boto eskuratu ditu Orendainen

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Zerrenda bakarra zen EH Bildurena, eta 82 boto eskuratuta, Gorka Egiak jarraituko du alkatetzan. 22 boto zuri izan dira, eta beste bost, baliogabeak.

Duela lau urte Bilduk 4 hautetsi eta Batzalekuk bat eskuratu zuen. Oraingoan 82 botorekin Gorka Egiak eskuratu du Orendaingo alkatetza. EH Bilduko alkategaiak, Gorka Egiak beste lau urterako berretsi du Orendaingo alkatetza, berak hala ere ezin izan du bere burua bozkatu, izan ere Ikaztegietan bozkatzen du Egiak.

Boto zuriak
EH Bilduk 82 boto eskuratu zituen atzo. Baina, Orendaingo hautetsontzietan 22 boto zuri ere izan ziren. 5 boto baliogabe zenbatu ziren eta abstentzioa %21,83an kokatu zen Orendainen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!