Orendain

Zuzeneko irratsaioa Orendaindik egin du Atariak

Ataria 2014ko apirilaren 25a

Aste Santuko oporren aurretik ATARIA irratia Abaltzisketan izan zen, eta oporren ostean, alboko herrira egin du salto irratiak. Orendaingo herritarrek izan dute mikrofonoetatik pasatzeko aukera gaur. Udaletxearen atzeko eraikin berrian dago irrati ibiltaria, eta bertatik pasa dira, besteak beste, alkatea edota eskolako haurrak.

Orendainen ere herritar ugari pasa dira irratitik. Lehena, Atariak herriro egin ohi duen moduan, alkatea izan da, Gorka Egia. Eta ondoren herriko hainbat baserritar pasa dira mifrofonoetatik, eskolako haurrak, Florencio Zuriarrain, herriko tabernariak eta ile-apaintzailea...

Honekin batera Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak ere hitz egin du gaurko saioan eta eskualdean dauden Zero Zabor herrien inguruan hitz egin du, izan ere, Orendain izan zen Euskal Herriko lehen Zero Zabor herria. Era berean, Tolosaldea Garatzeneko tartean Txindokiko Itzala izan dute hizpide, eta Behieko proiektuaren berri ere eman du irratiak, Tolosan esne makina jartzera doazlea aprobetxatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!