Orendainen ere herritar ugari pasa dira irratitik. Lehena, Atariak herriro egin ohi duen moduan, alkatea izan da, Gorka Egia. Eta ondoren herriko hainbat baserritar pasa dira mifrofonoetatik, eskolako haurrak, Florencio Zuriarrain, herriko tabernariak eta ile-apaintzailea...
Honekin batera Amaia Azkue Tolosaldeko Mankomunitateko ordezkariak ere hitz egin du gaurko saioan eta eskualdean dauden Zero Zabor herrien inguruan hitz egin du, izan ere, Orendain izan zen Euskal Herriko lehen Zero Zabor herria. Era berean, Tolosaldea Garatzeneko tartean Txindokiko Itzala izan dute hizpide, eta Behieko proiektuaren berri ere eman du irratiak, Tolosan esne makina jartzera doazlea aprobetxatuz.