Izenburuak erakarrita, irakurtzeari ekin diot, eta nola esan… barruan sortutako zirrarak egun guztirako pozez bete nau. Pozgarria da jendeak horrelako oroitzapenak hor barruan gordeta daramatzala entzutea. Batez ere, gu bezalaxe bikote gazte batek, gure bizitza baserrian finkatu nahi dugunean.
Orendaingo bikote gazte bat gara, betidanik izan dute lanbide etxe honetakoek baserria (beste etxe askotakoek bezalaxe Euskal Herri osoan). Orain guk behien esnearekin jogurta eta izozkiak egiten hastekoak gara berehalaxe, bide luze eta zail honetan beti izango dut gogoan Joxepa! Ja,ja,ja…
Egia da min handia ematen didala, azken aldian moda kontu hori dela eta, darabilten zurrunbilo itsusi hori ikusi eta entzuteak, baina egia da min handiagoa ematen didala, jendearen ezjakintasuna kontuan izanda, gauzak irensteko duten erraztasuna. Batzueri ez zaiela komeni, besteeri ez zaiela gustatzen, edo nahiago dutela coca-cola, edo gizendu egiten duela, alergiak ere hor daude…
Noski hori dela errealitatea, baina orokortasun batean esnea txarra dela? Hori esaten duenari Aitziber Garmendiaren idatzia irakurtzera gonbidatuko nioke. Eta ondoren berriz egin galdera; Esnea txarra dela?
Bueno idatzitxo hau baliatuz, gure eskerrik beroenak proiektu honetan sinistu eta parte hartu duzuen guztioi. Zuen laguntza ezin bestekoa izan delako! Eta nola ez omenaldi txiki bat Euskal Herriko baserritarrei!
Ah! Ia ahaztu zait, gu Larreta baserrikoak gara, gure esnekiak dastatu nahi dituenari… Ongi etorri! Ezin ahaztu Aitor Esnaola eta gainontzekoak! Besarkada potoloa zuei!
Leire Lizeaga. Orendain.