Parte-hartze prozesuaren emaitzak jaso ditu Orendaingo udalak

Tolosaldeko Ataria 2014ko urtarrilaren 4a

Agenda 21 plana eraberritzeko parte hartze prozesu bat ireki zuen Orendaingo udalak. Proposamenak jaso ondoren, galdeketa bat eratzen ari dira orain.

Aztiker enpresarekin Agenda 21a berritzeko urte osoko diseinua egin zuen Orendaingo udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Moskeo kanpaina egin ondoren, etxez etxe ibili ziren parte hartze prozesuaren nondik norakoak azalduz. Egitasmo "garrantzitsua" dela azaldu zuen Gorka Egia alkateak 2013ko azaroan Ataria irratian egindako elkarrizketa batean: "Udaletxeko ekintza plana da, hau da zer egingo den Orendainen hemendik 5-10 urtera. Egin behar horiek beteko dituen dokumentua da". Horretarako, herritarrek beren iritzi eta proposamenak helarazi zituzten, eta udan horiek finduz ibili ondoren, galdeketa bat prestatzen ari dira. Galdeketa horretan, proposamen horiek kontuan hartuz, herrian zer egin nahi duten eta horietako bakoitzak zein lehentasun izan beharko lukeen galdetuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!