Elikadura osasuntsua eta senda belarrak lantzeko hitzaldiak

Ataria 2013ko urtarrilaren 23a

Orendainen egingo dituzte ostiralean eta otsailaren 2an; azalpenez gain praktikak egingo dituzte

Orendain Orendaingo Udalak urteari hasiera emateko bi hitzaldi-tailer antolatu ditu. Lehenengoa ostiralean izango da, hilak 25, 19:00etan eraikin berrian, eta bertan elikadura osasuntsua izango dute hizpide. Ondoren, parte hartzaile guztiek zerbait jateko aukera izango dute. Bestea, otsailaren 2an, larunbata izango da. 18:00etan bilduko dira eraikin berrian eta bertan, inguruko mendi eta basoetan dauden senda belarrei buruz hitz egingo dute. Azken hitzaldi honetan, gainera, parte hartzaileen artean senda belarrei buruzko bost liburu zozkatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!