Gaueko autobus zerbitzua antolatu du udalak larunbaterako

Tolosaldeko Ataria

Txartelak udaletxean erosi behar dira. 

Larunbatean Tolosan izango den Babarrunaren Festa dela eta, gautxori autobus zerbitzu berezia antolatu du Lizartzako Udalak.

Tolosatik Lizartzara joateko bi autobus izango dira: 02:00etan eta 05:00etan. Kondeaneko Aldapan hartu behar da autobusa, eta udalak antolatutako zerbitzua denez, ezingo da Mugi txartela erabili; txartelak aurrez erosi behar dira udaletxean. Bakoitzak 3 euro balio du, eta bi bidaietarako hartuz gero, 5 euro. Txartela gidariari eman beharko zaio, eta bertan zehaztuko du zein bidaia egiteko den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!