Larunbatetik aurrera izango da zertaz gozatu Lizartzan

Garazi Esnaola piano jotzailea, KMK 2023 Oreretan, Janus Lesterrekin. EKAITZ ANDA

Garazi Esnaola musikariak 'Ez gaude hemen' disko berria aurkeztuko du, 19:30ean, Zimiterioan.

Larunbatean kulturaldia abiatuko dute Lizartzan, udalak eta Kalamatrike euskara eta kultura taldeak elkarlanean antolatuta. Garazi Esnaola musikari lizartzarrak zabalduko du. Larunbatean, Ez gaude hemen izeneko bederatzi kantuz osaturiko lanaren aurkezpen kontzertua emango du lizartzarrak, 19:30ean, elizan. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiak bertaratzeko deia egin dute antolatzaileek.

Horrekin batera, beste hainbat kultur ekitaldi izango dituzte datozen asteetan Lizartzan; bestak beste, gau beltza ospatzeko ibilaldia egingo dute herrian zehar, zirku eskola, liburu baten aurkezpena, antzerki inprobisatua edota euskararen eguna ere ospatuko dute.

EGITARAUA

  • URRIAK 24, LARUNBATA
    • 19:30. Garazi Esnaola 'Ez gaude hemen' aurkezpen kontzertua, elizan.
  • URRIAK 31, LARUNBATA
    • Gaur Beltza, herrian zehar. Guraso elkarteak antolatuta.
  • AZAROAK 13, OSTIRALA
    • 16:30. Zirku eskola, Zirkuolaren eskutik, herriko plazan
  • AZAROAK 20, OSTIRALA
    • 18:00. Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoaren 'Zuhaitzak eta arbolak' liburu aurkezpena, udal aretoan.
  • AZAROAK 27, OSTIRALA
    • 18:30. Inpro Label taldearen 'Inprofestakzioa' antzerki inprobisatua, herriko gunean.
  • ABENDUAK 3, ASTEAZKENA
    • Euskararen Eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!