Txapelketa honetan 16 urtez gorako zazpi bikote ariko dira lehian: Onditz Esnaola (Lizartza) eta Gorka Granado (Sopela); Nora Davila (Zizurkil) eta Julen Lertxundi (Asteasu); Amane Uranga (Tolosa) eta Ioritz Iriarte (Lesaka); Elene Astiazaran (Azpeitia) eta Oier Arriaran (Azpeitia); Jone Arriaran (Azpeitia) eta German Aranburu (Azpeitia); Irati Larrañaga (Andoain) eta Danel Castillo (Pasai Donibane); eta Ione Aranberri (Itziar) eta Beñat Mendizabal (Azpeitia).
Bikoteek zortzi pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte, trikitilarien laguntzarekin. Honez gain, bikoteek aurkezpen saioa egin beharko dute eta puntuatu egingo da. Epaimahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, eta melodia-erritmoa izango ditu kontuan. Derrigorrezkoa izango da usadiozko jantzia eramatea.