Gazte Eguna ari dira egiten Lizartzan

Gazte Eguna ari dira ospatzen Lizartzan. Goizean goiz Narbaitzura igo dira, eta herri bazkaria izan dute eguerdian. Bazkalostea, berriz, Alaitz eta Lucia trikitilariek girotu dute.

Zezengorri Gaztetxeak antolatuta Gazte Eguna ari dira egiten gaur Lizartzan. Eguna gosariarekin hasi dute, eta lehen jarduera Narbaitzurako igoera izan dute. Gora iritsitakoan ikurrina jarri eta hamaiketakoa egin dute. Eguerdian herriko plazan bildu eta herri bazkaria egin dute, eta Alaitz eta Lucia trikitilariek girotu dute bazkalostea.

Arratsaldean 17:30ean hasiko dituzte gazteen arteko jolasak, eta aurretik, gaztaren pisu zehatza asmatzeko apustuan ere aritu dira bazkaltzera bildutako gazteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!