Gosariarekin abiatuko dute eguna, 08:30etan, eta ondoren, 09:00etan, Lizartzako plazatik Narbaitzura igoko dira. Bertan, ikurrina jarri eta hamaiketako egingo dute. Eguerdian, 14:00etan, herri bazkaria egingo dute, Alaitz eta Lucia trikitilariak alaituta. Arratsaldean, gazteen arteko jolasak egingo dituzte, 17:30etan.
EGITARAUA
- 08:30. Gosaria
- 09:00. Plazan, gazteak Narbaitzura igoera. Bertan ikurrina jarri eta hamaiketakoa.
- 14:00. Herri bazkaria. Ondoren, Alaitz eta Lucia trikitilariak.
- 17:30. Gazteen arteko jolasak.