Lizartzako Otsolar taldeak eta Amasa-Villabonako Oinkari taldeak pilotalekuan egin dute emanaldia, eguraldiak ez zuelako ziurtasunik ematen. Gazte nahiz gaztetxoek hainbat dantza egin dituzte, ikusleen gozamenerako.
Bazkaria izan dute ondoren, eta Erromeri Egunak arratsaldean ere jarraipena du. 18:30ean erromeria izango da Gari, Esku eta Letarekin, eta 19:00etan hasiko da sagardo eta pintxo dastaketa.