Lizartzako Udalak, Txirrita elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak antolatuta, bertso afaria egingo dute Lizartzan. Otsailaren 27an izango da, 21:00ean, Txirrita elkartean. Bertan izango dira Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi bertsolariak, eta dagoeneko bertara joateko tiketak salgai dira 30 euroren truke, udaletxean.