2026/02/07 07:00 - 18:00
07:00. Plazan elkartu dantzari, txantxo eta txistulariak eta kalejiran Uetako zubitik denak batera, Diana abestuz hasiko dute inauteria.
07:30. Puske biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.
10:00. Etxe-zahar baserrian geldialdia.
12:00. Mozorroen eta txarangaren irteera Joxe Mariko aparkalekutik.
13:30. Arrateko zubian denak elkartu ondoren, bazkari autogestionatua, frontoian.
18:00. Frontoitik kalejiran aterako dira plazarantz. Bertan, sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta Lizartzako talogileek egindako taloak jateko aukera.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!