Urkita mendira irteera egingo dute larunbatean

Ataria 2025eko abenduaren 10a

Otsabio kirol elkarteak antolatu du irteera, eta ohi moduan, bi ibilbide izango dira aukeran; luzea eta laburra.

Ibilbide luzea aukeratzen duten herritarrek Orexara igotzeko autobus paradan egingo dute hitzordua, 08:45tan. Ibilbide luzeak 16 kilometro izango ditu guztira; Orexatik hasita, Ulizar, Urkita eta Narbaitzu mendietara igoko dira eta Lizartzan izango du amaiera. Ibilbide laburra aukeratzen dutenek, berriz, plazan egingo dute hitzordua, 10:00etan. Lizartzatik hasita, sei kilometroko ibilbidea egin behar izango dute, Narbaitzu mendia igarota.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!