23 eguzki farola ezarri dituzte Zumitza-Zalakain bidean

Ataria 2025eko azaroaren 10a

Herrigunea eta industriagunea lotzen dituen bide berdea argiztatu du Lizartzako Udalak. Horretarako, 38.031,06 euroko inbertsioa burutu du.

Lizartzako Udalak, herrigunea eta industriagunea lotzen dituen bide berdea eraiki zuen urte hasieran. Hain justu, Zumitza berri baserritik Zalakain baserrira doan gunea eraiki zuen. Orain arte gune hori herritarren eskura «ahalik eta egokien» jartzeko hobekuntzak egiten aritu da udala, eta dagoeneko martxan da. Esaterako, 25 metroko distantzian daude 23 eguzki farola jarri dituzte. Horretarako, 38.031,06 euroko inbertsioa burutu du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!