Nora Davila eta Julen Lertxundi izan dira garaile Lizartzan

Ataria 2025eko urriaren 13a

Larunbatean Lizartzan jokatu zen 16 urtez azpikoen Dantza Solte Txapelketa irabazi du bikote zizurkildar eta asteasuarrak.

Otsolar Dantza Taldeak eta Lizartzako Udalak antolatutako Dantza Solte Txapelketa jokatu zen larunbatean Lizartzako plazan. Denera, 16 urtez azpiko zazpi bikote aritu ziren lehian, eta aurtengo garaileak Nora Davila zizurkildarra eta Julen Lertxundi asteasuarra izan dira. Amane Uranga tolosarra eta Ioritz Iriarte lesakarra izan ziren bigarrenak, eta Elene Astiazaran eta Oier Arriaran azpeitiarrak hirugarrenak.

 
SAILKAPENAK
  1. Nora Davila (Zizurkil) eta Julen Lertxundi (Asteasu)
  2. Amane Uranga (Tolosa) eta Ioritz Iriarte (Lesaka)
  3. Elene Astiazaran (Azpeitia) eta Oier Arriaran (Azpeitia)
  4. June Aguado (Amasa-Villabona) eta Ibai Izagirre (Segura)
  5. Laiene Ezama (Azpeitia) eta Julen Urrestilla (Zestoa)
  6. Lore Lizarralde (Azpeitia) eta Jone Leon (Azpeitia)
  7. Maialen Aranguren (Azpeitia) eta Aiara Ezama (Azpeitia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!