Auzo tertuliak egingo dituzte Lizartzan

Ataria 2025eko urriaren 13a

Lizartzako Udalak auzo bilerak antolatu ditu urriaren 20a eta 21erako. Honen helburua kalean bertan herritarrei gertutik entzutea da eta horien iritziak, beharrak eta iradokizunak biltzea.

Herriko sei gunetan egingo dituzte auzo bilerak. Urriaren 20an Mediku etxe aurrean (Plaza Soro, Askatasunaren plaza eta Elbarrena 1etik 6ra) egingo dute lehen bilera, 17:30etan; Sokatako parkera (Kale Nagusia, Gurutz Bidea eta Urondoa auzoak) joango dira ondoren, 18:45etan; eta, azkenik, Uetako Zubian (Lezialde eta Ermitalde auzoak) izango dira, 20:00etan.

Urriaren 21ean, berriz, Arrateko baserriaren aurrean (Elbarrena 7tik 18ra, Zumitzaldea, Errekaldea, Errekalde Azpikoa eta Eguzkibar baserria) hasiko dira, 17:30etan; ondoren Arrateko Zubira (Lartzalde, Ostatu Berri-Aldea, Mekolaldea eta Iruntzialdea) joango dira, 18:45etan; eta elitza atzean (Elizalde, Asuraldea, Basaitzaldea eta Ipintzaldea) amaituko dute, 20:00etan.

Herritarren batek jarritako orduan edo egunean ezingo balu, posible duen beste hitzordu batera agertzeko aukera izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!