Ikasturte honetako ekintzak diruz laguntzeko eskaera epea zabaldu dute

Ataria 2025eko urriaren 13a

Lizartzako Udalak behin-behineko izaerarekin onartu zituen kultura eta kirola sustatzeko emango dituen diru laguntzak arautuko dituzten oinarrien ordenantza. Urriaren 29a arte egongo da eskaerak egiteko aukera.

Lizartzako Udalak 2024ko abenduaren 19an egindako batzar orokorrean behin-behineko izaerarekin onartu zuen kultura eta kirola sustatzeko emango dituen diru laguntzak arautuko dituzten oinarrien ordenantza. Herritarren artean zabaldu zen, eta iradokizunik ez zenez aurkeztu behin betikoz onartu zen. Gauzak honela, herriko eragile hauek antolatutako ekintzak lagunduko dituzte: Lizartzako Guraso Elkartea, Otsolar dantza taldea eta Otsabio elkartea. Hala ere,  beste eragileren batek eskatuz gero, emango diotela esan du udalak, betiere horren helburua herritarrentzat ekintzak antolatzea bada. Dagoeneko zabalik da eskaerak egiteko epea eta urriaren 29a arte egongo da horretarako aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!