Ostegunean Lizartzan egingo dute nekazaritza-makineriaren ikuskapen teknikoa

Ataria 2025eko irailaren 15a

Tolosaldeko nekazaritza makinariaren ikuskapen teknikoa (IAT azterketak) egiteko aukera egongo da ostegunean, 12:30etatik aurrera, Lizartzako pilotalekuaren inguruan.

Aurtengo nekazaritza-makineriaren ikuspen teknikoa (IAT) eskualdeko hainbat herritan egingo da. Horietako bat da Lizartza, eta hain justu, ostegunean egingo dute, 12:30etatik aurrera, pilotalekuaren inguruan. Puntu horretan egongo da ikuskapen unitate mugikorra egongo da, eta bertako zein inguruko herritako baserritarrek izango dute hori egiteko aukera.

Txanda eskatzeko Irungo ITV-ra deitu beharko da, 943 626 300 zenbakira deituta edo www.itevelesa.com helbidean sartuta. Ordainketa ikuskapenaren egunean bertan egin beharko da, esku dirutan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!