UTT Erronka 2025

Erronkaren erdibidean

Ataria 2025eko irailaren 13a

Lizartza topagunea izan da UTT Erronkan. Probaren erdia izateaz gain, erreleboka egindako modalitatean aldaketa egiteko lekua izan da.

Besarkada eta animo ugari eman dira elkarri UTT Erronkan parte hartzen ari diren mendi lasterkariak. Batez ere erreleboka parte hartzen ari direnak. Bertan egin dute lekuko aldaketa, elkar ukitzea nahiko bazen ere, eta batek atseden hartzen zuen bitartean, besteak probaren bigarren zatiaren hasierari ekiten zion. Banaka parte harten ari diren batzuk geratu dira Lizartzan indarrak hartzeko, zerbait edan eta janez, eta arroparen bat aldatzeko. Erreleboa hartzeko zain zeudenak elkarren artean hitz egiteko ere aukera izan dute, mendi lasterketetan izan ohi den lehia sanoa erakutsiz.

Lizartzan ere ATARIA-k bere gunea jarri du, bere jardueraren berri eman eta materiala saltzeko. Anoa gune hori babestu du ATARIA-k eta bere arkuaren azpitik igaro dira korrikalariak Lizartzako plazara iristerakoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!