20:00etarako aurreikusia zegoen txupinazoa Lizartzan. Festen hasiera, baina, apur bat atzeratu da. Ordurako, lanean hasita zeuden tortilla erraldoia kozinatzen hasita zeuden. Isk&bila txarangaren doinuekin sartu dira plazara gaztetxoak, saltoka. Lehenago, ezkilen hots etengabeak ere erakarri ditu herritarrak.
Udaletxe aurrean, helduak zain. Tartean, aurten erretiroa hartu duten Ana Zabala eta Joakin Luluaga udal langileak, gaurko protagonista nagusiak, hauek lehertu baitute jaiei hasiera emateko suziria. Hauekin batera, Imma Goikoetxea ere omendu du jai batzordeak, baina ez da Lizartzan izan. Behin suziria lehertuta, danborradaren txanda izan da, eta ondoren, tortilla erraldoiaren anoak banatu dituzte.
Astelehenean amaituko dituzte festak Lizartzan, eta honakoa izango da datozen egunetarako egitaraua:
Irailak 5, ostirala
- 14:00. Haurren bazkaria.
- 17:00. Frontenis txapelketa herrikoiaren finalak.
- 19:00. Atzarbale elektrotxaranga.
- 21:00. Herri afaria.
- 22:30. Bota irrintzi zein koplak!
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Erromeria: Ahantzi.
- 01:30. Bingoa.
- 02:00. DJ Naza.
- 05:30. Gaupaseroen argazkia plazan.
Irailak 6, larunbata
- 10:00. Diana Lizartzako Gaiteroekin.
- 12:00. Euskal Mitologiako pertsonaien kalejira Iskidi taldearekin, Lizartzako Gaiteroen laguntzarekin.
- 17:30. Pilota partidak: Kadeteetan Karrera-Olano / Bidezabal-Artola, eta nagusietan Amiano-Apeztegia / Apezetxea-Aizpuru.
- 19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea.
- 21:00. Afaria herrikoia plazan.
- 23:30. Zezen suzkoa.
- 23:30. Erromeria: Kristina eta Amaia trikitilariak.
- 01:30. Aulki jokoa.
- 02:00. DJ Fulana.
Irailak 7, igandea
- 10:00. Diana Lizartzako txistulari taldearekin.
- 11:30. Haurren arteko pilota partidak.
- 12:30. Dantza soka.
- 13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
- 16:30. Mus Txapelketa Txirrita Elkartean (izen ematea doan, eta herrikoa ez direnek ere parte hartu ahal dute)
- 17:00. Lizartzako herritarren arteko erronka.
- 19:00. Kontzertu akustikoa: Janus Lester.
- 21:00. Bokadillo jatea.
Irailak 8, astelehena
- 09:30. Diana Lizartzako txistulari taldearekin.
- 10:30. Haur jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa eta ur txirrista.
- 11:00. Meza nagusia Sagrarioko ermitan.
- 14:00. Helduen bazkaria ostatuan, 60 urtetik gorakoei zuzendua.
- 16:30. Otxoku eta Pituxaren Festarik festa emanaldia.
- 18:30. Bertsolariak zimiterioan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Aimar Karrika.