Lizartzako jaiak 2025

Erretiroa hartu duten udal langileek botako dute suziria

Ataria 2025eko abuztuaren 29a

2023ko haur danborradako artxiboko irudia.

Irailaren 4tik 8ra ospatuko dituzte Lizartzako jaiak.

Irailaren 4an lehertuko da festa Lizartzan. Asteburu betea izango dute, irailaren 8ra bitarteko egitarau betea prestatu baitute.

Egitaraua

Irailak 4, osteguna

  • 19:30. Kalejira Isk&bila txarangarekin Ermitatik abiatuta.
  • 20.00. Txupinazoa.
  • 20:30. Patata tortilla erraldoia eta postrea Eceizaren eskutik.

Irailak 5, ostirala

  • 14:00. Haurren bazkaria.
  • 17:00. Frontenis txapelketa herrikoiaren finalak.
  • 19:00. Atzarbale elektrotxaranga.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 22:30. Bota irrintzi zein koplak!
  • 23:00. Zezen suzkoa.
  • 23:00. Erromeria: Ahantzi.
  • 01:30. Bingoa.
  • 02:00. DJ Naza.
  • 05:30. Gaupaseroen argazkia plazan.

Irailak 6, larunbata

  • 10:00. Diana Lizartzako Gaiteroekin.
  • 12:00. Euskal Mitologiako pertsonaien kalejira Iskidi taldearekin, Lizartzako Gaiteroen laguntzarekin.
  • 17:30. Pilota partidak: Kadeteetan Karrera-Olano / Bidezabal-Artola, eta nagusietan Amiano-Apeztegia / Apezetxea-Aizpuru.
  • 19:00. Sagardo eta pintxo dastatzea.
  • 21:00. Afaria herrikoia plazan.
  • 23:30. Zezen suzkoa.
  • 23:30. Erromeria: Kristina eta Amaia trikitilariak.
  • 01:30. Aulki jokoa.
  • 02:00. DJ Fulana.

Irailak 7, igandea

  • 10:00. Diana Lizartzako txistulari taldearekin.
  • 11:30. Haurren arteko pilota partidak.
  • 12:30. Dantza soka.
  • 13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.
  • 16:30. Mus Txapelketa Txirrita Elkartean (izen ematea doan, eta herrikoa ez direnek ere parte hartu ahal dute)
  • 17:00. Lizartzako herritarren arteko erronka.
  • 19:00. Kontzertu akustikoa: Janus Lester.
  • 21:00. Bokadillo jatea.

Irailak 8, astelehena

  • 09:30. Diana Lizartzako txistulari taldearekin.
  • 10:30. Haur jolasak: puzgarriak, zezen mekanikoa eta ur txirrista.
  • 11:00. Meza nagusia Sagrarioko ermitan.
  • 14:00. Helduen bazkaria ostatuan, 60 urtetik gorakoei zuzendua.
  • 16:30. Otxoku eta Pituxaren Festarik festa emanaldia.
  • 18:30. Bertsolariak zimiterioan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Aimar Karrika.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!