Auzo-konposta gune berriak martxan dira Lizartzan

Ataria 2025eko uztailaren 23a

Lizartzako Udalak herriko lau konposta gune berritu ditu, Next Generation dirulaguntzarekin; hain justu, Urondoa kalekoa, eskola ondokoa, frontoi ondokoa eta Elbarrena auzokoa.

Urte batzuk igaro dira Lizartzako Udalak herrian organikoa kudeatzeko auzo konposta guneak jarri zituztenik. Horiei buelta bat eman eta herrian dauden konposta guneak berritzea erabaki du udalak. Honela, herriko lau konposta gune berritu dira; Urondoa kalekoa, eskola ondokoa, frontoi ondakoa eta Elbarrena auzokoa.

Lan hauek aurrera eramateko Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren esparruko dirulaguntza bat lortu du udalak; zehazki, hondakinen araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra Euskadin sustatzen laguntzeko dirulaguntza. Lanen kostua 14.474,52 eurokoa izan da eta lorturiko dirulaguntza, berriz, 10.748,19 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!