Mendian igaroko dute goiza, eta horretarako, bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batetik, 13 kilometroko ibilbide luzea izango dute; herriko plazatik 10:00etan abiatuko dira, eta Batza eta Zakar mendietatik igaro ostean, Goltzurko zelaian emango diote amaiera. Bestetik, 3,4 kilometroko ibilbide motza izango dute; hauek, berriz, 11:30etan emango diote hasiera eta Narbaitzutik eta Orexatik igaroko dira. Bi ibilbideak 13:30etan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, eta tartean, pintxo jatea izango da.
Lanak amaituta, bazkaria egingo dute 14:30etan. Hilak 28a baino lehen egongo da tiketak erosteko aukera, Ostatuan edo Lizar dendan. Hilak 23 eta 28an ostatu ondoan erosi ahalko dira tiketak, 19:00etatik aurrera. Helduen txartelek 20 euroko prezioa izango dute, eta haurrenak, berriz, 10 eurokoa –2009az geroztik jaiotakoak–.
Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta 16:00etatik aurrera museko eta tokako txapelketak egingo dituzte. Egunean zehar Otsabio Kirol Elkarteko kirol arropa erosteko aukera ere izango da.
EGITARAUA
- Goizeko ibilbideak, plazatik abiatuta:
- 10:00. Ibilbide luzea (13 kilometro).
- 11:00. Ibilbide motza (3,4 kilometro).
- 13:00. Otsabio kirol elkartearen eskutik pintxo jatea.
- 13:30. Talde guztien iritsiera.
- 14:30. Bazkaria.
- 16:00. Mus txapelketa.
- 17:00. Toka txapelketa.