'Atearen bestaldean' antzezlana ikusgai, Lizartzan

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Hika teatroaren haur antzerkia izango da ikusgai igandean, 19:00tan, Lizartzako plazan. Sarrera doakoa izango da.

FITXA
  • Adina: + 4 urte.
  • Aktorea: Sandra Fdez. Agirre
  • Zuzendaria eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
SINOPSIA

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

'Atearen bestaldean' pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Ikuskizun honek ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!