Gaztetxoentzako udako ekintzak antolatu dituzte Lizartzan

Ataria 2025eko ekainaren 16a

Lizartzako Udalak, 2013 eta 2008 urte bitartean jaiotakoentzat ekintzak antolatu ditu uztailerako. Ekainaren 24a arte egongo da izena emateko aukera, liburutegian.

Uztailaren 4ean egonaldi antolatua izango dute; uztailaren 11ean, arratsaldez, surf ikastaroa egingo dute; uztailaren 18an, iluntzean, egonaldia eta afari merienda egingo dituzte; uztailaren 25etik 30era, Ezkaba kanpinean egonaldia egingo dute; eta uztailaren 30ean, Vianako igerilekura irteera egingo dute.

2013 eta 2008 urteetan jaiotakoentzako ekintzak izango dira, eta ekainaren 24a arte egongo da izena emateko aukera liburutegian. Ekintza guztietan edo solteetan eman daiteke izena. Anai-arreben kasuan, bi senideek %20ko deskontua izango du. Plangintzan aldaketak egon daitezke. Hala bada, aldez abisatu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!