Ikasturtea kantari amaituko dute Lizartzan

Ataria 2025eko ekainaren 2a

Ostiralean kantuan egiteko elkartuko dira, 12:15etan, herriko plazan.

Ikasturteari amaiera emateko, Lizartza kantuz ekimena antolatu du Lizartzako Herri Eskolak. Honela, ikasturtea kantari agurtuko dute herritarrek. Zenbait ostegun eta ostiralen elkartuko dira abesteko. Hauen asmoa bi abestirekin hastea izango da, baina astero abesti berri bat gehitzen joango dira. Maiatzaren 22 eta 29an egin zituzten lehen saioak, baina ekainean ere egingo dituzte beste hainbat. Hain justu, ostiralean egingo dute hurrena, 12:15etan, plazan. Datozen saioak ekainaren 13an eta 19an izango dira, ordu eta leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!