Erromeria Eguna ospatuko dute Lizartzan

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Otsolar dantza taldeak, Lizartzako Udalaren laguntzarekin egun osoko egitaraua prestatu du. Hilaren 31ean, larunbatean egingo dute festa, 12:00etatik aurrera.

Dantzarien kalejirarekin abiatuko dute Lizartzako Erromeria Eguna. Tartean, dantza emanaldia, erromeria eta dastaketa ere izango da. Lizartzako Otsolar dantza taldeak eta udalak elkarlanean antolatu dute egitaraua, eta egun osoan zehar izango da zertaz gozatu bertan. Gainera, eguerdian bazkari herrikoia egingo dute. Interesa duten herritarrek maiatzak 28a arte izango dute bazkarirako tiketak erosteko aukera. Horiek Lizar dendan, ostatuan eta udaletxean izango dira salgai. Antolatzaileek garaiko euskal jantziekin parte hartzeko gonbita luzatu dute.

EGITARAUA

  • 12:00. Dantzarien kalejira, herrian zehar.
  • 13:00. Dantza emanaldia, plazan.
  • 14:30. Bazkari herrikoia.
  • 18:30. Erromeria. Malkogarriyak.
  • 19:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!