Eskolaren Astea ari dira ospatzen Lizartzan

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleek mendi buelta egingo dute, 14:15etan, eta bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleek bizikleta festa izango dute.

Eskolaren Astea ari dira ospatzen Lizartzan. Hogeita hamaiseigarren edizio dute aurtengoa, eta hainbat ekintza antolatu dituzte aste honetarako. Hain justu, astelehenean abiatu zuten egitaraua, eskulan tailerrarekin. Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleek mendi buelta egingo dute, 14:15etan, eta bitartean, Haur Hezkuntzako ikasleek bizikleta festa izango dute. Bihar, jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute, 19:00etan hasita. Ostegunean, jolasean ariko dira, 14:15etatik aurrera, eta 19:30etan, afari merienda egingo dute. Amaitzeko, ostiralean, egun pasa egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!