Mugikorren erabileraren inguruko hitzaldiak egingo dituzte Lizartzan

Ataria 2025eko maiatzaren 1a

Maiatzaren 7an eta 8an eta ekainaren 4an eta 5ean egingo dituzte, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituek gidatuta.

Altxa Burua Lizartza taldeak, Lizartzako Udala, Guraso Elkartea eta Lizartzako Herri Eskolarekin elkarlanean, mugikorren auziaren inguruko lau hitzaldi antolatu ditu. Lehen bi saioak helduentzako izango dira eta horiek maiatzaren 7an eta 8an egingo dituzte, 17:30etan hasita, udal aretoan. Telmo Lazkano Altxa Burua mugimenduko kideak gidatuko ditu.

Hurrengo bi saioak, berriz, ekainaren 3 eta 4an izango dira eta eskolako ikasleentzat izango dira. Lehena, LH 4, 5 eta 6 mailako ikasleentzat izango da eta eskolan egingo da. Bigarren saioa DBH mailako ikasleei egongo da bideratuta, eta 16:00etan udal aretoan izango da. Maitane Ormazabal psikologo eta terapeutak gidatuko ditu azken bi saioak.

Helduen saioan parte hartzeko interesa duten herritarrek aurretik eman beharko dute izena eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Ostirala baino lehen egongo da horretarako aukera, 647 008 700 zenbakira mezu bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!