Harrera Elkartea aurkeztuko dute gaur Lizartzan

Ataria 2025eko apirilaren 9a

Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen egungo egoera ezagutzera emango dute, 19:00etan, ostatuan.

Harrera elkartea aurkeztuko dute gaur arratsaldean Lizartzan. Honen helburua euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzearen gaur egungo egoera ezagutu eta guzti honek ezinbestekoa egiten duten harrera eta asistentziaren garrantziaz jabetzea izango da. Aurkezpena ostatuan egingo dute, 19:00etan. «Askatasuna gauza handia da baina batzuetan ez da kontu erraza izaten. Horregatik gu guztion ekarpena ezinbestekoa dugu», adierazi dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!