Inauterietako lehen entsegua egingo dute gaur

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Lizartzako inauteriak gainean dira, eta dagoeneko prestaketa lanekin hasi dira herritarrak; Gunean egingo dute lehen entsegua, 20:30ean.

Otsailak 15, 21, 22 eta 23an ospatuko dituzte inauteriak Lizartzan, eta dagoeneko abiatu dituzte prestaketa lanak. Ohi moduan, inauterietako azken egunean, igandeko legez, herriko dantzariak kalean ibiliko dira puskak biltzen, gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, herriko inauteri dantzak egingo dituzte plazan. Gaur izango dute, hain zuzen, horiek entseatzeko lehen eguna. Lizar denda ondoan dagoen Gunean egingo dute entsegua, 20:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!