Gabonen bueltan ekintza ugari egingo dituzte Lizartzan

Ataria 2024ko abenduaren 18a

Abendua eta urtarrila bitarte izango dute zertaz gozatu lizartzarrek; kontzertuak, jolasak, tailerrak, puzgarriak eta ikuskizunak izango dira, besteak beste.

Lizartzako Udalak ekintza ugari antolatu ditu herriko zenbait eragileekin elkarlanean. Tartean dira, hain zuzen, Otsabio Kirol Elkartea eta Lizartzako ostatua. Kontzertuak, jolasak, tailerrak, puzgarriak eta ikuskizunak izango dituzte, besteak beste.

Hona hemen egitaraua:

  • Abenduak 22, igandea
    • 18:30. Landarbaso abesbatzaren kontzertua elizan.
  • Abenduak 23, astelehena
    • 17:00. Lizartzako haurren antzerkia udal aretoan.
    • 17:30. Talo tailerra ostatuan.
  • Abenduak 24, asteartea
    • 09:00. Baserriz baserri kantuan, Joxe Mariko aparkalekutik hasita.
    • 18:00. Olentzeroren etorrera zimiterioan, Hostotsa eta Otsolarren partaidetzarekin.
  • Abenduak 28, larunbata
    • 19:00. Bertso saio musikatua elizan.
  • Abenduak 30, astelehena
    • 17:00. Marrazki lehiaketa eta mahai jolasa ostatuan.
  • Abenduak 31, asteartea
    • 16:30. San Silbestre krosa eta zozketa plazan.
  • Urtarrilak 1, asteazkena
    • 09:30. Otsabio igoera plazatik abiatuta.
  • Urtarrilak 2, osteguna
    • 16:30. Puzgarriak herriko pilotalekuan.
  • Urtarrilak 5, igandea
    • 19:00. Erregeen etorrera pilotalekuan, Otsolarren partaidetzarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!