Bertsoek hartuko dute Lizartzako eliza

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Datorren larunbatean, abenduaren 28an, bertso saio musikatua egingo dute 19:00tan, Lizartzako elizan; Oihana Iguaran, Maialen Akizu eta Alaia Martin bertsolariak izango dira.

Lizartzako Udalak antolatuta, bertso saioa musikatua egingo dute datorren larunbatean, abenduaren 28an, 19:00tan, Lizartzako elizan. Bertan izango dira Oihana Iguaran, Maialen Akizu eta aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazle izan den Alaia Martin bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan Aimar Karina ariko da, eta saioa girotuko duten musikariak, berriz, Garikoitz Otamendi eta Isaak Arruti izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!