Irulegiko aztarnategia bisitatu dute lizartzarrek

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Irulegiko eskuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, aztarnategian barrena ibiltzeko aukera izan dute.

Atzo abiatu zuten Lizartzako udazken kulturala. Hain justu, Irulegiko aztarnategian bisita gidatua egin zuen herritar talde batek, Juantxo Agirre Aranzadiko arkeologoak gidatuta. Bertan, Irulegiko eskuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, aztarnategian barrena ibiltzeko aukera izan zuten. Bisita gidatuak lau ordu inguruko iraupena izan zuen.

Bigarren ekintza

Lizartzako Udalak eta Kalamatrike kultura eta euskara taldeak elkarlanean antolatutako programazioak aurrera jarraitzen du, eta hain zuzen, asteazkenean egingo dute bigarren ekintza: Zaindu, Elikatu eta Berotu hitzaldia. Bertan, gaztainondoaren kulturak Euskal Herrian izandako garrantziaren inguruan ariko dira Akaitz Sarasola lizartzarra eta Aintza Kortajarena asteasuarra 18:30etan, udal aretoan. Tolosaldeko kasua aintzat hartuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!