Zabalik da Lizartzako eskalada ikastaroan izena emateko aukera

Ataria 2024ko urriaren 29a

Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak eskalada ikastaroa antolatu du azaroaren 16rako, eta azaroaren 6a arte egongo da izena emateko aukera.

Lizartzarrek 10:00tan irtengo dira plazatik eta Karobian igaroko dute eguna azaroaren 16an. Izan ere, Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak eskalada ikastaroa antolatu du egun horretarako. 8 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena eta bakoitzak 5 euro ordainduko beharko ditu.

Izena emateko azken eguna azaroaren 6a izango da, eta bizum bidez egin beharko da ordainketa 638 889 163 zenbakira. Edozein zalantzarekin 659 706 521 (Eneko) zenbakira idatzita argitu daiteke.

Eskalatzeko materiala ez dutenentzako materiala izango dutela jakinarazi du elkarteak, eta bazkaria norberak eraman beharko du. Ikastaroa mendi gidariarekin egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!