Irati Zabala lizartzarrak Uriarteren kontra galdu du

Ataria 2024ko urriaren 28a

Asteburuan Hondarribian eman diote hasiera Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa Txapelketari.

Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan jokatu zituzten Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa Txapelketako lehen kanporaketak, eta bertan izan zen Lizartzako Irati Zabala. Eguneko laugarren partida izan zen lizartzarrarena; eliteko eskuz banakako partida jokatu zuen Uriarteren kontra, eta 22-18 bukatu zuten. Gazteen eskuz banakakoan Arhane Rey eta Itxaso Iparragirre aritu ziren nor baino nor, eta 18-14 bukatu zen Reyren alde. Gazteen eskuz banakakoan Lorea Fernandez de Barrenak 18-14 irabazi zion Irati Antolini. Eta promesen eskuz banakako partidari dagokionez, Maialen Esnalek 16-18 irabazi zion June Urrutikoetxeari.

Txapelketak 70 pilotari batuko ditu eta materiala izango da aurtengo txapelketaren berrikuntza nagusia, kirol honen garapenerako hain garrantzitsua izan den pilota goxoaren aroari amaiera eman baitiote Emakume Master Cup zirkuituan eta partida guztiak pilota mistoarekin jokatuko baitira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!