Mugikortasun eta mendekotasun astea ospatuko dute Lizartzan

Ataria 2024ko urriaren 21a

Gaur abiatuko dute Lizartzako mugikortasun eta mendekotasun astea; aurkezpena egingo dute 18:30etan pleno aretoan, Esmeralda Caballero gizarte langileak gidatuta.

Mugikortasun eta mendekotasun astea antolatu du Lizartzako Udalak, Osakidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hain justu, gaur emango diote hasiera, eta horretarako aurkezpen ekitaldia egingo dute, 18:30etatik 19:00tara, udaletxeko pleno aretoan. Esmeralda Caballero gizarte langilea izango da hizlaria, eta bertan, astearen inguruko nondik norakoak ematez gain, mugikortasunarentzako edo autonomia sustatzeko dauden laguntzen azalpenak emango ditu.

Asteazkenean, ariketa fisikoaren tailerra egingo dute, 17:30rtatik 18:30etara, udaletxeko pleno aretoan. Ane Daza Tolosaldeko Esiko fisioterapeutak eta Ana Jesus Lizartzako Medikuak gidatuko dute saio. Ostegunean, berriz, laguntza produktuen inguruko azalpenak emango ditu, Foru Aldundiko Atalaren arduradunak, 16:00tatik 17:00tara, udaletxeko pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!