Martxan da berriro Gure Plaza Txo proiektua Lizartzan

Ataria 2024ko urriaren 8a

Gazte eta nerabeen aisialdia osatzea eta haien parte hartzea sustatzea helburu duen proiektua aurkeztuko dute ostiralean, 18:30etan, udaletxean. 

Aurten ere Gure Plaza Txo, Nerabeak eta Gazteak Udal Txikietan proiektuarekin aurrera egingo du Lizartzako Udalak. Honen helburua 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 9 udalerrietan nerabeen sustapena berriz indartu eta iraunkor egiteko planteamendu bat garatzea da. Aisialdia lanerako erreminta bihurturik, nerabeen beharrei erantzunez, komunitatearekiko loturak sortu eta indartzea da proiektu honetan parte hartuko duten gizarte hezitzaileen xedea.

Gauzak honela, aurreko balorazio txiki bat egin, elkar ezagutu eta proiektua gehiago ezagutzeko saioa egingo dute ostiralean, 18:30etan, udaletxean. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat bideratuta egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!